Ireki diseinu moduan
Diseinu moduan irekitzen ditu inprimakiak, beraz, inprimakia edita daiteke.
Ezin dira aktibatu inprimakiko kontrolak edo datu-baseko erregistroak editatu diseinu moduan. Nolanahi ere, kontrolen kokagunea eta tamaina aldatu, beste propietate batzuk editatu eta kontrolak gehitu edo ezabatu daitezke diseinu moduan.
Dokumentua editatzen amaitu ondoren, egin klik saguaren eskuineko botoiarekin "Inprimakiak"en Inprimaki-nabigatzailean, eta desautatu Ireki diseinu moduan. Amaitutakoan gorde zure inprimakia.

Inprimaki-dokumentua idazketaren kontra babestuta badago, Ireki diseinu moduan komandoari ez ikusi egingo zaio.